XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INTSEKTUEN ETOLOGIA

Intsektuen portamoldea heuren zentzuetako organoen bidez kanpotik jasotzen dituzten estimuluen ondorioa da.

Palpo eta antenak dira intsektuaren eta munduaren arteko erlazio kimiko edo usaidunen arduradunak.

Intsektu askorentzat usaimena ezinbestekoa da bizitzeko, eta sexu arloan benetako espezializaziora heltzen da.

Bombize arren usaizelulek nerbio-inpultso batekin erantzuten dute emearen usai-molekula bakar baten aurrean (Hecker 1959).

Erlazio trofikoan ere beharrezkoa dute usaimena, janariaren aukeraketa egiten duena bait da, Carpocapsa pomonella-rekin (polilla de la manzana) gertatzen den bezala, hau sagarraren usainera bakarrik joaten delarik.

Bilketa espedizio batetik itzultzen denean erleak dakarren usaia orientazio dantzaren konplementu garrantzitsua da, eta ondorioz, distantzia laburrak ematen baditu, langileek erlauntza ingurutik bilatuko dute, lehen aipaturiko erleak ekarri duen usaia erreferentziatzat hartuz.

Erleen artean usaia generokideen artean ezagutzeko bidea da, erlauntza bakoitzak ezaugarritzen duen usaia bait du.

Bestalde, zenbait usaik erasoa eragiten dute, hau gertatzen da erle batek biktima bat ziztatzen duenean, kloaka apurtzen da, eta orduan beste erleak exzitatzen dituen substantzia usaintsu bat ateratzen da, hauek oso erasokorrak bilakatuz (Frisch 1965).

Koloreen mundua oso desberdina da intsektuen artean, badaude kolorerik ikusten ez duten espezieak, eta beste batzuk, erleek bezala, gorria izan ezik kolore guztiak ikusten dutenak, ultrabioleta ere bai, eta argi polarizatua eta ez polarizatua ere bereizten dituzte (gizonak ezin du hau egin).

Hess-entzat erleak akromatopikoak ziren, baina Frisch-ek koloreak bereizteko gai zirela erakutsi zuen.

Horretarako paper hori baten gainean jarritako janaria eskaini zien, eta paper hau gris desberdinekoak ziren heste batzuen artean kokatu zuen; ez zuten horia grisarekin nahastu.

Intsektuek eragiten dituzten bibrazio desberdinak, askotan erraztu egiten dute sexuen arteko elkarketa edo lurraldea markatzen laguntzen.

Aedes aegypti eltxoaren arrek modu selektiboan erreakzionatzen dute emeen hegalek egiten duten zarata entzuterakoan.

Erleen dantzak janaria non dagoen erakusten die erlauntzako kideei.